If you would like to translate our Statement of Purpose into your Mother Tongue please contact:
ortixia@terralingua.org

Basque

Terralingua, nazioarteko erakunde berria da (1996), ondorengo auziez arduratzen dena:

1. munduko hizkuntz aniztasuna gordetzeaz, eta

2. aniztasun kultural eta biologikoaren arteko loturak ikertzeaz.

Hona hemen Terralinguaren helburuen laburbilduma:

HELBURU PLANTEAMENDUA.

Terralingua: aniztasun linguistiko eta biologikoaren aldeko partaidetzak.

A. Terralinguak badaki:

1. hizkuntzen eta horien aldaeren aniztasuna munduko aniztasun kulturalaren ezinbesteko atal dena;

2. kultur aniztasuna eta aniztasun biologikoa loturikoak baino gehiago, sarritan banaezinak diren aniztasunak direna eta;

3. espezie biologikoak bezala, munduan zeharreko hizkuntza asko, eta horien aldaerak ere, magnitude haundikoa izan daitekeen iraungipen krisi baten aurrean daudena.

B. Terralinguak adierazten du:

4. hizkuntza bakoitzak, bere aldaerekin batera, berezko balioa duela eta, hortaz, gordea izan eta iraunaraztea merezi duela, duen estatus politiko, demografiko edo linguistikoa aintzat hartu gabe;

5. zein hizkuntza zein helburutarako erabili erabakitzea oinarrizko gizaeskubidea dela, zeina hizkuntza hori egun erabiltzen duten edo arbasoek erabili ohi zuten erkidegoko kideei dagokien, eta;

6. aipatutako erabilera-erabakiak askatasunez hartu behar direla, kultur ezberdintasunei dagokien elkarrekiko errespetuan eta tolerantzia beteko giroan, hori baita munduko herrien arteko elkar ulertzea areagotzeko eta gu guztion gizatasunaren ezagupenerako ezinbesteko aurrebaldintza.

C. Esandako guztia dela eta, Terralinguak ondorengo helburuak ezarri nahi ditu:

7. Munduko hizkuntz aniztasuna bere atal guztietan (= hizkuntzak, dialektoak, “pidgins”, “creoles”, zeinu-hizkuntzak, erritoetako hizkuntzak e.a.) ikerkuntzaren, heziketa publikorako egitasmoen, aldekotasunaren eta erkidego-sustapenaren bidez gordetzen eta iraunarazten laguntzea.

8. Hizkuntzei buruz eta hizkuntzek eurok erabiltzen dituzten hiztun-erkidegoez barnebiltzen duten jakinduriaz ikastea, erkidegoan oinarritutako kultur edo/eta hizkuntz taldeen eta aniztasun biologikoa eta kulturala gordetzearen alde diharduten erakunde zientifiko eta profesionarien arteko harremanak eta partaidetzak sendotzea eta, azkenik, hizkuntza-erabilera autodeterminatzeko hiztun-erkidegoei dagokien eskubidea sustatzea.

9. Aniztasun kultural eta biologikoaren arteko loturak argitzea. Horretarako, aniztasun kulturala gordetzean interesaturik dauden erakunde zientifiko/profesionariekin eta gizabanakoekin (hala nola, hizkuntzalariekin, hezitzaileekin, antropologoekin, etnologoekin, kultur langileekin, beren hizkuntzen abokatuekin/aldekoekin, kultur geografoekin, soziologoekin, e.a.) eta aniztasun biologikoa gordetzean interesaturik daudenekin ere (hala nola, biologoekin, botanikariekin, ekologistekin, zoologoekin, geografoekin, etnobiologoekin, etnoekologistekin, kontserbazionistekin, ingurugiroaren aldekoekin/abokatuekin, baliabide naturalen kudeatzaileekin, e.a.) lan harremanak ezarri nahi ditugu, aniztasun kultural eta biologikoa elkarrekin gordetzea eta iraunaraztea bultzatuz.

10. Puntu hauek guztiauek gauzatzeko erakunde egokiekin lan egitea, bai sektore publikoan, bai pribatuan, eta maila guztietan, herri mailan hasi eta nazioartekoan amaituta.

Kontuan hartu, mesedez, Terralinguaren jakinarazpen gehienak hasiera batean ingelesez sortuak direla eta beste hizkuntzetarako itzulpenak euren astialdian lan egiten duten bolondresek egiten dituztela. Horrela bada, gure helburua ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea bada ere, ezin dugu bermatu etorkizuneko jakinarazpen guztiak euskaratuko direnik.

Munduko hizkuntzen eta/edo espezie biologikoen desagerpenak kezkatzen bazaitu, Terralinguako kide egitera gonbidatzen zaitugu. Kide egitea dohainik da; zure izena, posta-helbidea, telefonoa, faxa eta e-mail-a bidaltzea besterik ez duzu behar. Dena dela, Terralingua diruz lagundu badezakezu, eskertuko genizuke, urtean 10 dolarreko ekarpena hartuko bazenu oinarritzat. (Ekarpenetarako, egin Terralinguari ordaintzeko txekea edo nazioarteko ordainketa-agindua, mesedez).

Batera zein bestera, zure sustengua edukitzeaz pozik izango gara.

Eskerrik asko.

Itzulpena: Mikel Basabe eta Manfred Ostrowski.

Comments are closed.